Skip to main content
Kluba

Premier Bidaiakek Donostiara joateko autobusa antolatu du Anoetako partidurako

Errealak 25 eurotako 479 sarrera eman dizkio Eibarri

There are no reactions yet. Be the first!

Premier Bidaiakek, SD Eibarren bidai-agentzia ofizialak, Eibarrek Errealaren aurka otsailaren 28an Anoetan 19:30etan jokatuko duen partidua ikustera joateko autobusak antolatu ditu.

Irteera 28an bertan egingo da 17:30etan Eibartik eta itzulera partidua amaitzean izango da. Prezioa 10 eurokoa izango da pertsonako eta sarrera bermatuta dago, baina ez dago prezioan sartuta eta 25 euroko kostua dauka.

Izen-ematea zabalik da Premier Bidaiaken bulegoetan, San Agustin kalea 2-4 E lokalean, 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara. Autobuseko eserlekua erreserbatzeko orduan, gero Ipuruan sarrera jasotzeko txartela emango da.

Errealak 479 sarrera emango dizkio Eibarri, denak 25 eurotara, eta Ipuruako bulegoetan salgai jarriko dira otsailaren 20an, astelehena, 10:00etatik 13.00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Ligaren arauen arabera, sarrerak Ipurua zein Premier Bidaiaken eskuratu ahal izateko, izena, bi abizenak eta NAN zenbakia eman behar izango dira.