Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Porrotarekin estreinatu da Eibar Mallorcaren aurka (2-1)

Atsedenalditik bueltan hobetu aritu diren arren, armaginek ez dute punturik gehitzerik izan Son Moixen

Eibarrek Mallorcaren aurka galdu du Ligako lehen jardunaldian. Taldeak ezin izan dute punturik gehitu estreinako partidan, estu hartu duen Balearetako taldearen aurka. Etxekoek ez diete utzi euren ohiko jokoa egiten armaginei eta Dani Rodríguezen gol goiztiar baten bitartez Mendilibarren planak hankaz gora jarri ditu. Eibartarren erantzuna atsedenalditik bueltan iritsi da, baina berdinketa lortu eta gero Mallorcak bigarren egitea lortu du zorigaiztoko jokaldi batean.

Etxekoek hasiera sendoa egin dute. Hasi eta berehala, Dani Rodriguezek zelai erdian baloia jaso eta Dmitrovicen atea ziztu bizian joan eta gero, neurketako lehena egitea lortu du. Mallorcak bigarrena egitek aukera izan ditu baina markagailua ez da mugitu. Armaginak ez dira eroso egon lehen zatian.

Atsedenalditik bueltan, ordea, eibatarren erantzuna iritsi da. Mendilibarren mutilak Reinaren ate ingurura iritsi dira maiztasunarekin. Enrich berdinketa egitetik gertu ibili da berrogeita bigarren minutuan. Handik gutxira Orellanak Mallorcako atezaina lanera behartu du. Eta azkenik, bigarren zatiko lehen ordu laurdena bete gabe zegonean, Eibarren berdinketa iritis da. Paulo Kike Garciaren errematearen aldaratzea jaso eta sare barrura bidali du.

Bigarrenaren bila ari zela, baina, zorigaiztoko jokaldia iritsi da eibartarrentzat. Izan ere, Paulok bere atean sartu du Dani Rodríguezen erdiraketa eta hala, Mallorcak bigarrena lortu du. Azken minutuetan gogotik saiatu badira ere, gorri-urdinek ezin izan dute punturik urratu Ligako lehen jardunaldian.