Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Porrota Real Madrilen aurka (2-0)

Armaginek ez dute talde merengearen kalitatea gelditzea lortu

Eibarrek Real Madrilen aurka galdu du Ligako 29. jardunaldian. Armaginek ezin izan dute punturik gehitu Valdebebasera egindako bisitan. Eibartarrei asko kostatu zaie aurkako atera heltzea eta Asensioren eta Benzemaren golek neurketa erabaki dute.

Zidanen taldea nagusi izan da lehen ordu erdian. Partida hasi eta berehala Dmitrovicek taldea salbatu behar izan du Benzemari esku erabakigarria aterata. Frantziarrak atezaina gainditu du minutu batzuk geroago, baina VARrak baliorik gabe utzi du gola aurrelaria jokoz kanpo zegoelako.

Pape Diopen eta Pozoren jaurtiketak izan dira aukerarik garbienak lehen ordu erdian. 36. minutuan, Asensioren gol bat baliogabetu du VARrak beste behin. Atsedenaldira berdinketarekin iritsiko zela zirudienean, Mallorcako jokalariak bere taldea markagailuan aurretik jartzea lortu du.

Mendilibarren taldea aurkariaren atea gehiago bilatzen saiatu da bigarren zatian. Armaginen hobekuntza lehen ordu laurdena igaro deneaniritsi da Enrichen zelairatzearekin batera. Zoritxarrez etxekoek bigarrena sartu dute Benzemaren bitartez.

Armaginak markagailuan hurbiltzen saiatu dira hainbat alditan. 87.ean Inui saiatu da eta aurretik Kike Garciak ezin izan ditu hiru zutoinak aurkitu. Ahaleginak ahalegin, etxekoek arriskua urruntzea lortu dute eta azkenean hiru puntuak hiriburuan geratu dira.