
Porrota Andorraren aurka
Eibarrek 2-0 galdu du Andorraren aurkako partiduan, Estadi Nacional-en
Eibarrek porrota jaso du Andorraren aurka (2-0) Estadi Nacionalen aurka jokatu duen seigarren jardunaldian.
Taldea ez da eroso egon neurketako lehen minutuetan. Talde armagina partidako lehen minutuetan ondo sartu ez bada ere, Corpasek eta Aketxek hainbat aukera izan dituzte, baina ezin izan dute gol bihurtu. Sergio Lozanoren bitartez (21. min) Andorrako taldeak aurre hartu du markagailuan.
Bigarren zatian, klubak bi aldaketa egin ditu (Stoichkov eta Javi Muñoz Aketxe eta Quiqueren ordez) berdinketaren bila. Talde armaginak hainbat aukera izan ditu Cadizeko aurrelariarentzat eta Blanco Leschukentzat. Hala ere, partida bukatzen ari zenean (96. min),Andorrako taldeak bigarren gola sartu duenean Hector Hevelen bitartez.
Eibarrek irailaren 25ean, igandean, jokatuko du hurrengo partida, Ipuruan, Racing Santanderren aurka.