Skip to main content
EU

Porrot gogorra Betisen aurkako partidan

Armaginek porrot gogorra jaso zuten Betisen aurka jokatutako partidan. Ana Junyentek zuzentzen duen taldeak ez du punturik lortu Betikoen zelaian.

 

Partida hasiera gogor batean, Eibarkoek ez zuten baloiaren kontrola, eta ez zuten sentsazio onik transmititzen. Hala ere, Anak zuzentzen duen taldeak aurrera egitea eta jokoari buelta ematea lortu zuen. Lehen ordu laurdena pasata, taldeak bultza egin zuen eta hainbat irteera arriskutsu ateratzea lortu zuen, etxekoen defentsa estutasunean jarriz. Asantewaak, armaginak ondoen zeudenean, betikoentzako gola lortzen zuen. Gol honekin 1-0ekoarekin joan ginen atsedenaldira.

 

Sentsazio onak atsedenaldiaren ostean. Eibar on batek arriskua sortu zuen etxekoen arean. Iritsierak bigarren zatiaren erdialdera arte luzatu ziren, hainbeste bilatutako gola sartu gabe. 90 minutuak amaitzeko gertu ginela, Asantewaak berriz ere, partiduko bigarren eta azken gola sartu zuen, behin-betiko 2-0a ezarriz.

 

Emaitz honen ondoren taldea egoera delikatuan geratzen da, baina argi daukagu gure armaginek egoera honi vuelta emango diotela.