/
Skip to main content
Fundazioa

Peruri eskainitako laguntza humanitarioa, protagonista Ipuruan

Peruko kontsula eta Egoaizia GKE, palkoan UD Las Palmasen aurkako partiduan

There are no reactions yet. Be the first!

Piuran gertatu diren uholdeengatik Peruri eskainitako laguntza humanitarioa protagonista izan zen atzo Ipuruan jokatu zen SD Eibar eta UD Las Palmasen arteko partiduan.

Partiduko txartel-leihatilan jasotako diru guztia Peruko hondamendi humanitarioa leuntzeko bideratu da SD Eibar Fundazioaren bitartez, eta baita neurketa honetarako ireki zen ‘0 lerroa’ ere.

Eibartarren eskuzabaltasun handia azpimarratu beharra dago, asko izan zirelako Ipuruara hurbildu zirenak, 250 sarrera bakarrik geratu zirelarik saldu gabe. Gainera, ekitaldirako antolatutako ‘0 lerroan’ laguntza handiak egon dira.

Pedro Buitron ministroak, Peruko Kontsul Orokorrak Euskadin, palkoan ikusi zuen neurketa eta Amaia Gorostiza presidenteari Peruko Gobernuaren izenean ofizialki eskerrak eman zizkion Eibarrek larrialdi humanitario honetan eskainitako laguntzagatik.

Era berean, Egoaizia GKE-aren bi kide jaso zituen Piuruako gunean 14 urtetan zehar egindako laguntza eskertzeko. Esan, gainera, euren bitartez bideratuko dela laguntza. Eibarko GKE bi ordezkariak Leire Gandiaga eta Neli Arretxe izan ziren.

SD Eibarrek Perutik jasotako maitasun mezu guztiak eskertu nahi ditu, bai herritarrek sare sozialen bitartez emandakoak, bai bertako Gobernuak eta estatuan dituen ordezkari diplomatikoek emandakoak.