Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Pere Milla UCAM Murtziari denboraldi batez utzita

Kataluniako jokalariak denboraldi-aurreko lehenengo zatia egin du SD Eibarrekin

SD Eibarrek akordioa lortu du UCAM Murtziarekin eta Pere Milla utzita jokatuko du denboraldi honetan Bigarren Mailako taldean.

Armaginek ekainean fitxatu zuten Milla bi denboralditarako jokalari fidelizatu bezala, Bigarren Mailako talde batera utzita bidaltzeko asmoz.

Aurreko denboraldian Bigarren B Mailako UD Logroñesen jokatu zuen Lleidan duela 23 urte jaiotako erdi punta. Bertan, 18 gol egin zituen 40 partidetan.

UCAM Murtziako jokalari berria Jose Luis Mendilibarren agindupean aritu da denboraldi-aurreko lehenengo zatian, gol bat egin eta asistentzia bi banatuz.