Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Pedro Leonek beste denboraldi batez jarraituko du Eibarren

Murtziako futbolariak bosgarren urtea egingo du armagin klubean

Eibarrek eta Pedro Leonek akordioa lortu dute euren arteko lotura 2021eko ekainera arte luzatzeko, beraz, jokalari murtziarrak bosgarren denboraldia beteko du jokalari armagin gisa.

Pedro Leon Sánchez (Mula, 1986) 2016ko udan iritsi zen Eibarrera Getafetik eta ordutik 89 partida jokatu ditu ligan eta 3 Errege Kopan, 14 gol sartu ditu guztira.

Bere lehen denboraldian, Pedro Leonek 37 partida jokatu zituen ligan eta 10 gol sartu zituen, futbolari profesional bezala zuen kopururik altuena.

Lesioek hurrengo bi denboraldiak markatu zituzten.

Behin arazo fisikoak sendatuta, Pedro Leonek taldean zuen postua berreskuratu du eta 31 partida jokatu ditu azken denboraldian, horietatik 23 titular gisa.