Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Pedro León: Partidu bikaina egiteaz gain, zortea eta haiek egun txarra izatea behar dugu

Jokalari armaginak prentsaurrekoa eman du gaur goizean, Atxabalpen entrenamendua bukatu eta gero

Pedro Leónek komunikabideen aurrean baieztatu du igandeko neurketa zaila izango dela: “Munduko talde onenetako baten kontra jokatzea beti da berezia, baina badakigu zein den geure liga eta dena eman behar dugu, hiru puntuak ekartzea zaila izango dela kontutan izanda”.

Igandeko aurkaria igarotzen ari den egoeraren inguruan, Leónek hurrengoa erantzun du: “Emaitza-bolada onean zein txarrean egon, Real Madril beti da arriskutsua, eta are gehiago bere zelaian jokatzen duenean. Gu bezalako talde batentzako zaila da, Bernabéun irabaztea oso zaila da”.

Eibarren pozik dagoen Pedro Leónek erraz eta azkar egokitu dela adierazi du: “Beti esan dut Mendilibarrek deitu zidanean baiezkoa eman niola. Mendi entrenatzaile berezia da, harreman berezia dut berarekin. Klub xume baina oso profesional honetan oso gustura nago, oso zoriontsua naiz”.

Bere bolada onari buruz ere mintzatu da erdilaria: “Oraindik oso goiz da, oso pozik nago taldeari golekin laguntzeagatik, ez dut zenbakirik jartzen, ez naiz zenbakiak jartzen dituenetakoa, baizik eta ahalik eta gogorren lan egiten duenetakoa”.

Amaitzeko, Pedro Leónek igandekoa partidu berezia izango dela aitortu du: “Niretzat berezia da egon naizen edozein talderen aurka jokatzea, baina partidu bat gehiago izango da, hiru puntu dira eta zure ohiko edozein talderen aurka jokatzea berezia da”.