Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Pedro León: Partida lehiakorra egiten eta puntuak lortzen saiatuko gara

SD Eibarreko jokalariak Sevillaren aurkako neurketari buruz hitz egin du prentsaurrekoan

Azkeneko bi partiduetan bi gol egin ondoren, Pedro Leónek gaur aitortu du Ipuruan Sevilaren aurka “partida lehiakorra egiten eta puntuak lortzen” saiatuko direla hurrengo larunbatean.

Azken bi jardunaldietan sartu dituen bi golei buruz galdetu diotenean, “hor ez bukatzea” espero duela esan du. “Boladak dira eta bi gol sartzeko zortea izan dut, baina talde-lanean jartzen dut arreta, hori baita garrantzitsuena”.

“Errealistak gara eta badakigu sailkapenean seigarrenak egotea aldi baterako izango dela. Hori ez da gure helburua, baizik eta beste urte batez lehen mailan jarraitzea. Momentu onean gaude. Sevilla talde handia da eta oso ondo jokatzen du. Atzo Europako talde onenetako baten aurka erakutsi zuen, berdinketa lortuz. Badakigu aurkari gogorra dela, deserosoa, oso ondo jokatzen duena eta urte honetan Championsa jokatzen duela, baina geure jokoa eginez eta geure armak erabiliz, neurketa borrokatzeko aukera izango dugu”.

Eibarreko erdilariak ez du uste Sevillako jokalariek atzoko partidaren ostean izan dezaketen atseden faltak larunbateko norgehiagokan eragina izango duenik. “Sevilla urteak daramatza Europa Leaguen parte hartzen eta ohituta daude. Eliteko jokalariak fitxatu dituzte, asteazkenetan eta igandetan jokatzen ohituta daudenak eta ez dut uste haiengan eragina izango duenik”.

Bere aburuz, Sevilla mendean hartzeko “hiru jardunaldi hauen ildoan jarraitu behar dugu”. “Argi dago Deporren kontra, nahiz eta punturik ez lortu, ondo ibili ginela. Hortik aurrera, neurketa guztietan lehiatu behar dugu. Talde xumea gara eta guardia jaisten badugu ez dugu partidarik irabaziko. Badakigu lehiakorrak izan behar garela eta minutu bakoitzean borrokatu behar dugula hiru puntuak lortzeko”.

“Eibarrek aurreko urtean egin zuen bezala, jokatzeko patroi bat lortzen saiatuko gara. Ondoren, patroi hori findu behar dugu, erregularrak izan eta urte ona egiten saiatu, betiere 42 puntu lortzeko xedearekin eta, hortik aurrera, urteaz gozatu”.

“Ipurua zelai berezia da. Ez da erosoa hona aurkari bezala etortzea. Etxeko jokalari bezala partidu batean baino ez naiz aritu, baina publiko berezia duela ikusi nuen. Espero dut, ni aurkari bezala etortzen nitzenean bezalaxe, zelai deserosoa izatea eta hiru puntuak etxean geratzea”.

“Mendilibarren ezaugarri garrantzitsuenetako bat jokatzeko patroi bat duela eta horrekin edozein lekura hiltzeraino doala da, berdin dio Camp Nou zein Bernabéu izan. Duela 9 urte Valladoliden nire entrenatzailea izan zen eta badakit horrelakoa dela. Badakigu aurkari gogorra dela, deserosoa, oso ondo jokatzen duena eta urte honetan Championsa jokatzen duela, baina geure jokoa eginez eta geure armak erabiliz, neurketa borrokatzeko aukera izango dugu”.