Pěčková, E. Pizarro, Monnecchi, Amani eta Astralaga, haien selekzioekin konbokatuta
Txekiarrak Nations Leaguearen B ligako bi partida jokatuko ditu; bere taldekideek, aldiz, lagunartekoak jokatuko dituzte
Alena Pěčková jokalari armaginak bere selekzioarekin (Txekiar Errepublika) bidaiatuko du hurrengo FIFA paroiean, Nations Leagueko joan-etorriko partidak jokatzeko. Txekiar Errepublikako selekzioak Nations Leagueko B4 Ligan jokatzen du, beraz txapelketaren bigarren ligaren laugarren taldean dago, Ukrania, Kroazia eta Albaniarekin batera. Pěčkovák bere selekzioarekin Kroaziaren eta Albaniaren aurkako partidak jokatuko ditu, otsailaren 21 eta 25ean hurrenez hurren.
Eunate Astralaga eta Margheritta Monnecchik deituak izan dira Espainia eta Italiako 23 urtez azpiko selekzioekin. Espainiako selekzioak Belgika eta Danimarkaren aurkako partidak jokatuko ditu eta Italiak, berriz, Frantziaren aurkako joan-itzulia egingo du Parisen.
Esperanza Pizarro, ohiko moduan, Uruguaiko selekzio absolutuarekin deitua izan da. Uruguaiko selekzioak joan-etorriko lagunartekoak jokatuko ditu otsailaren 21 eta 24ean, Paraguairen aurka.