Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Paulo Oliveirak: “Aurkaria baino gehiago taldea bere mailean onenean egotea iruditzen zait garrantzitsua”

Eibarreko atzelariak azpimarratu du aurten Ligak duen “berdintasuna” baita “lehiakortasuna” ere

Paulo Oliveirak adierazi du datorren larunbateko Valladoliden aurkako partidaren inguruan, “aurkaria baino gehiago taldea bere mailean onenean egotea iruditzen zait garrantzitsua”.

Gaurko entrenamenduaren ostean Atxabalpen izandako prentsaurrekoan, Eibarreko atzelariak azpimarratu du aurten Ligak duen “berdintasuna” baita “lehiakortasuna” ere. “Valladolid gure helburu berdina duen taldea da. Nahiz eta lehia erabakiorra ez izan, garrantzitsua dela uste dut, gainontzekoak bezalaxe. Puntuak gehitzen joan behar dugu. Oraintxe hamar-hamaika talde dira 3-4 puntuko diferentzian daudenak. Horrek garbi adierazten du aurtengo denboraldia oso berdintsua izaten ari dela".

Valladolid aurkariaren inguruan ere mintzatu da atzelaria. “Indibidualki badakigu ez dela Bartzelona bezaina talde arriskutsua” baina “iaz meritu guztiz lortu zuten beren helburua eta aurten ere hori lortzeko lanean dihardute”.

“Emaitza ona ateratzen saiatu behar gara. Bederatzi norgehiagoka jokatu ditugu baina liga luzea da. Plano pertsonalean eroso sentitzen naiz eta uste dut taldea ondo dagoela, entrenatzaileak eskatzen duenari ondo erantzuten diogu”

“Gure ohiko presioa egiten saiatuko gara etxetik dugun bolada txarra aldatu ahal izateko. Zorrotzak izan behar dugu gure buruarekin eta ahalik eta akats gutxien egin”.

“Jokalari guztiak prest gaude jokatu eta erantzuteko. Lehia guztietan dena ematea garrantzitsua da eta orain esfortzu guztia Valladolideko partida horretara soilik bideratzea”.