Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Paulo Oliveira: "Konfiantzarekin joan behar dugu eta Atletico ezustean harrapatu"

Eibarko atzelariak esan du taldeak aurkaria "berdindu" behar duela oldarkortasunean eta intentsitatean.

Paulo Oliveiraren ustez, Eibarrek datorren igandean Wanda Metropolitanon jokatuko duen partida "Atletico Madril ezustean harrapatzeko behar den konfiantzarekin" jokatu behar du.

Klubeko hedabide ofizialei egindako adierazpenetan, atzelari armaginak azpimarratu du Eibarrek aurkariaren borroketan oldarkortasun eta intentsitate maila berdindu beharko duela emaitza positiboa lortzeko.

"Bolada txarra daramagu. Jakina, gauzak guk nahi bezala ateratzen ari ez direlako sentimenduarekin daude, baina dagoen modu bakarra zera da: lan egitea eta behar ditugun puntuak lortzeko gure aldetik ahal dugun guztia egiten saiatzea".

"Salbaziotik lau puntura gaude, ez gaude hondoratuta edo maila salbatzeko aukeratik kanpo. Hamahiru jardunaldi irabazi gabe egonda ere, hor gaude. Hasieratik genekien Eibar hor egon zitekeela".

Atzelari portugaldarrak adierazi duenez, "Denbora badago, baina ez dago tarte handirik" egoera iraultzeko. "Iaz 37 punturekin salbatu ziren. Kopuru horretara iristeko, gutxienez lau irabazi beharko lirateke, eta beste bakarren bat berdindu".

"Lehen Mailan egoteko erantzukizuna dugu. Badakigu zer ematen dion Lehen Mailan egoteak Eibarri eta gutako bakoitzari. Hori da guztiok dugun motibaziorik handiena".

Atletico Madrili buruz esan duenez, "Ligako lehena da, oso jokalari onak ditu eta oso partida zaila izango da, baina jardunaldiak amaitu egiten dira eta puntuak atera behar ditugu, teorian kabituko ez liratekeen tokietan".

"Azkena lehenengoaren aurka jokatuko dugu eta normala da Atleticori faboritismoa ematea, baina ez litzateke puntuak lortzen ditugun lehen aldia izango. Horri eta gure lanari heldu eta aurrera egiten saiatuko gara".