Patri Ojeda, SD Eibarreko jokalari berria
Jokalari kanariarrak, Sporting de Huelvatik eratorria, 2025ko ekainera arte sinatu du SD Eibarrekin
Patri Ojeda zentral kanariarrak SD Eibarrekin fitxatu du 2025ko ekainera arte eta, jada, laugarren fitxaketan da F Ligako bigarren denboraldi honetarako.
Jokalariak, 1991an jaioa, esperientzia eta lidergoa emango dio taldeari, lehenengo mailan eskarmentu handia duen jokalaria baita.
Patri Ojedak azken 7 denboraldiak Sporting de Huelvan eman ditu, 200 partida baina gehiago jokatu ditu lehenengo mailan eta talde andaluziarraren kapitainetako bat izan da azken denboraldietan.
Defentsan oso balio handiko jokalaria da eta nahiz eta zentral gisa jokatu duen gehienbat, bere azken etapan hegalari bezala ere jokatzen aritu da Sporting de Huelvan.
Ongi etorri, Patri!