Skip to main content
Lehen Taldea

Medikuaren partea: Álvaro Rodríguez

There are no reactions yet. Be the first!

Osteguneko entrenamendu saioan, SD Eibar taldeko jokalaria den Álvaro Rodríguezek eskuin hankan ondoeza fisikoa izan zuen, eta horrek saioa taldekideekin amaitzea eragotzi zion.

Egindako proba medikoen ondoren, hanka horretako aurreko zuzenekoan haustura bat dagoela ikusi da. Bere bilakaerak taldearekin berriro bat egiteko unea zehaztuko du.

IMQ, SD Eibarren Aseguratzaile Mediko Ofizialak emandako informazioa.
*Informazio hau argitaratzeko jokalari bakoitzaren baimena dago.