/
Skip to main content
Kluba

PARTE HARTU ETA IRABAZI KIKE GARCIAREN KAMISETA

SD Eibarrek zozketa bat jarri du martxan, Kike Garciak Eibarren erabili zuen lehen kamiseta ARMAGIN FAN direnen artean zozkatzeko.

There are no reactions yet. Be the first!

Martxoaren 7a baino lehen, «Armagina naiz» kanpainan izena ematen duten guztiek hartuko dute parte zozketan eta izango dute SD Eibarreko jokalari bezala aurkeztu zuten egunean Kike Garciak erabili zuen kamiseta irabazteko aukera.

Parte hartzeko, interesatuek «Armagina naiz» taldean izena eman beharko dute, esteka honetan https://www.sdeibar.com/eu Promozioa abian jarri aurretik izen eman zutenek ere hartuko dute parte. Zozketa martxoaren 8an egingo da, eta kamisetaren irabazlearen izena klubaren sare sozial ofizialen bidez jakinaraziko da.

 

PROMOZIOAREN BALDINTZAK ETA ZEHAZTAPENAK