Skip to main content
EU
Fundazioa

PARTE HARTU 1.000 KONTAKIZUN GORRI-URDINEN LEHIAKETAN

SD Eibar Fundazioak eta ISEKINEK literatura eta elkartasuna uztartzen dituen lehiaketa antolatu dute elkarlanean; eta liburuaren salmentekin lortutako dirua gaixotasun arraroak dituzten haurrei laguntzeko erabiliko da

ISEKIN irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta SD Eibar Fundazioak «1.000 kontakizun gorri-urdinen» lehen lehiaketa antolatu dute. Ekimen horren bitartez, gonbita luzatu nahi zaie taldeko zale, akziodun eta bazkideei, bai eta jokalari, entrenatzaile edo langileei ere, Eibar beren taldearekin batera bizi izan dituzten esperientziak edo bizipenak idazteko, gehienez ere 100 hitz izan ditzaketen kontakizun laburren bidez. Testuak euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez aurkez daitezke, eta  www.isekin.es  webgunearen bitartez bidali behar dira.

 

Kontakizun labur guztiak 2016ko azaroaren 1a baino lehen aurkeztu behar dira. Hautatutako testuak liburu batean argitaratuko dira, eta kontakizun labur onenaren idazleak sari aparta jasoko du: liburuaren 5 ale, bi sarrera SD Eibarren partidu bat Ipuruako presidentearen palkoan ikusteko, lehen taldearen elastiko bat eta jokalari guztiek sinatutako baloi bat. Horretaz gain, beste sari batzuk ere izango dira gainerako finalistentzat. 

Lehiaketaren oinarriak bit.ly/1SvcdZL estekan daude irakurgai.