Skip to main content
EU
Kluba

Pape Diopek kontratua berritu eta gutxienez 2021ra arte Eibarko jokalaria izaten jarraituko du

Erdilari armaginak beste urtebetez luzatu du kontratua, bigarren denboraldi bateko aukerarekin

SD Eibarrek eta Pape Diopek jokalari senegaldarraren kontratua beste denboraldi batez luzatzeko akordioa itxi dute, 2021ko ekainaren 30 arte, beste bigarren denboraldi batez luzatzeko aukerarekin.

Diop 17/18 denboraldiko neguko merkatuan iritsi zen Eibarrera RCD Espanyol taldetik, eta armagin bezala 50 neurketa jokatu ditu, zelaian aritu den 3.884 minututan gol bat sartuz.