Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Pape Diop SD Eibarreko jokalaria aurkeztu dute

Erdilari senegaldarrak ilusioz beterik datorrela aitortu du

Pape Diop SD Eibarreko jokalari berriz aurkeztu dute gaur Ipuruan. Amaia Gorostiza, Klubeko lehendakaria, eta Fran Garagarza kirol zuzendaria izan ditu alboan, eta abentura berri honen aurreran ilusioz beterik dagoela esan du.


Pasaporte frantsesa duen erdilari senegaldarrak 200 neurketa baino gehiago jokatu ditu Lehen Mailan, eta Espanyol taldetik dator. Gorostizak ongietorria eman dio, eta jokalariari eskerrak eman dizkio talde armeginera etortzeagatik. Era berean, kirol arloko lan taldea zoriondu du, “lan bikaina egiten ari delako”.


Garagarzak, aldiz, Diop gustuko fotbalaria dela aitortu du, eta orain denboraldi bi Eibarrera ekartzeko ahalegina egin zutela aitortu du.


Diop Mendilibarren aginduetara egon zen Levanten, eta “garrantzitsutzat” jo du bera Eibarko entrenatzaile izatea. “Lan egiteko modua ezagutzen dut, eta Levanten asko gustatu zitzaidan. Entrenatzaile ausarta da eta taldeak berak nahi duen jokoa egin dezan lan egiten du”.


Erdilariari ez dio beldurrik ematen zelai erdian izango duen konpetentzia. “12 urte daramatzat honetan, eta badakit zer dagoen, bai selekzioan zein egon naizen edozein taldetan. Lehia osasuntsua den bitartean, bikain!”, gaineratu du.