Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Pape Diop, neguko bigarren fitxaketa

Erdilari senegaldarra libre dator, RCD Espanyolen jokatu eta gero

Eibarrek Pape Diop fitxatu du, neguko merkatuan iritse den bigarren fitxaketa. Erdilari senegaldarrak pasaporte frantzesa du, 31 urte ditu eta RCD Espanyolekin zuen kontratua eten eta gero iritsi da talde armaginera, IMQ-n, taldeko mediku eta aseguru etxean azterketa medikoak egin eta gero. 

Diop neguko merkatua irikitzen denean izango du fitxa talde armaginarekin, eta 17/18 eta 18/19 denboraldietarako sinatu du, denboraldi bat gehiagoren aukerarekin. 

La Ligako talde ezberdinetan jokatutakoa, esperientzia handiko erdilaria da, eta besteak beste RCD Espanyol, Levante UD, Racing de Santander eta Tarragonako Nasticen aritu da. 

Diopek Senegalgo taldean 21 aldiz jokatu du, bi gol erdietsiz.