
Lehen Taldea
Osasuna eta Eibarrek lagunarteko partida jokatuko dute Iruñan, azaroaren 10ean (osteguna)
Neurketa Tajonarren izango da, 12:00etan
CA Osasuna eta SD Eibarrek Tajonarreko instalazioetan neurtuko dituzte indarrak hurrengo ostegunean, azaroak 10, lagunarteko partida batean.
Norgehiagoka, datorren jardunaldian selekzio nazionalen konpromisoak direla eta Liga geldialdia egongo delako antolatu da.
Azkenaldian, birritan jokatu dute elkarren aurka nafar eta gipuzkoarrek. Abuztuaren 12an, Etxarri-Aranatzen jokaturiko denboraldi-aurreko lagunarteko partidan (armaginak 0-1 nagusitu ziren) eta urriaren 17an, Liga Santanderreko neurketan (gorritxoek 2-3 irabazi zuten).