Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Orsaixan espazioaren ordutegia abuztuan

Denda ofiziala itxita egongo da abuztuaren 9tik 27ra, arratsaldez.

Ipuruako Orsaixan espazioaren ordutegia aldatu egingo da uztaileko azken astean eta abuztuan. Bertan, Eibarko denda ofiziala eta jendearen arretarako bulegoa egongo dira.

Eibarko denda ofiziala goizeko ordutegian irekiko da, abuztuaren 9tik 27ra, 09:30etik 13:30era.

Bazkidearen arretarako bulegoa, bestalde, uztailaren 26tik abuztuaren 9ra arte itxita egongo da. Abuztuaren 9tik aurrera, bere jarduera berreskuratuko du goizeko ordutegian, 09:30etik 13:30era.