Lehen Emakumezkoen Taldea
Opa Clement, Eibarrentzako aurrelari berria
Tanzaniako selekzioko kapitainak Eibarrekin sinatu du 2026ko ekainera arte
Opa Clement Tanzaniako aurrelaria emakumezkoen lehen taldeko erasoa indartzeko fitxaketa bilakatu da udako merkatuaren azken txanpa honetan. 2001ean Tanzanian jaioa, azken denboraldian Mexikoko FC Juárez taldean jokatzetik dator.
Afrikako jokalaria, gainera, bere herrialdeko selekzioko kapitaina da, eta duela gutxi Afrikako Kopa jokatu du, gol bat sartuz.
2022an, 21 urte besterik ez zituela, CAF Africa Women’s Champions League-ko XI Idealean izendatua izan zen. 2023-2024 denboraldian 12 gol sartu zituen Turkiako Super Ligan, Beşiktaş taldeko jokalaria izanik.
Jokalariak froga medikoak pasako ditu hurrengo egunetan, taldearekin bildu baino lehen.
Ongi etorri, Opa!