
Lehen Taldea
Ondo irten da Ivan Ramisi tibiako maleolo haustura sendatzeko egindako ebakuntza
Sendatzeko denbora aldagarria da eta jokalariaren eboluzio fisikoaren baita egongo da
Ivan Ramis joan den ostiralean Atxabalpeko entrenamenduan jasan zuen ezker hankako tibiako maleolo hausturagatik behar bezala operatua izan da gaur.
Donostiako Pakea klinikako De la Fuente doktoreak egin dio ebakuntza. Ramis ingresatuta geratu da eta bihar emango diote alta.
Klubeko mediku zerbitzuek adierazi duten moduan, haustura mota hauek sendatzeko denbora aldagarria da eta jokalariaren eboluzio fisikoaren baitan egongo da, epe bat aurreratzea menturazko zerbait delarik.
IMQ-k eskainitako informazioa, SD Eibarrek mediku aseguru-etxe ofiziala.