Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Olabe Portugalgo CD Tondela taldean arituko da utzita denboraldi amaierara arte

Sociedad Deportiva Eibarrek eta Clube Desportivo de Tondelak akordioa itxi dute, eta Roberto Olabe talde portugaldarrean arituko da utzita denboraldi bukaerara arte. 

Erdilari gipuzkoarra Albaceten eta Extremaduran aritu zen joan den denboraldian utzita, eta 20/21 honetan neurketa bi jokatu ditu talde armaginean, biak Kopan.