Skip to main content
EU
Kluba

OInarrizko futboleko denboraldi berria martxan da

18 taldek eta 400 futbolari baino gehiagok osatzen dute harrobi armagina

Oinarrizko futboleko denboraldi berriari hasiera eman zaio gaur harrobiko talde guztien aurkezpenarekin batera.

400 futbolarik baino gehiagok osatzen dute armagintzako harrobia, 18 taldetan banatuta (Futbol Eskolako haurrak barne).

Urtero legez, talde guztietako jokalariek (10 gizonezkoak eta 4 emakumezkoak) Ipuruako berdegunean egin dute agerraldia. Ondoren, ohiko argazkiak egin dituzte, Amaia Gorostiza Lehendakariarekin, Cesar Palacios kirol-zuzendariarekin, Raúl del Pozo oinarrizko futboleko zuzendariarekin eta Jordi Torres emakumezkoen futboleko arduradunarekin batera.

Harrobiko taldeak honako hauek dira:

Gizonezkoak: Alebin mailako bi talde, Infantil Txiki, Ohorezko Infantila, Ohorezko Kadetea, Euskal Ligako Kadetea, Gazteen Ohorezko Maila, Gazten Nazional Maila, Gazteen Ohorezko Nazional Maila eta Eibar Urko (Gipuzkoako Erregionalen Ohorezko maila).

Emakumezkoak: Ohorezko Infantila, Ohorezko Kadetea, Erregionalen Ohorezko Maila eta Euskal Ligako taldea.

Zerrenda horretan ez daude barne talde profesionalak (gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldea eta gizonezkoen filiala), beteranoen taldeak eta futbol inklusiboko bi taldeak.

Aurkezpen ekitaldiaren aurreko prentsaurrekoan, Cesar Palaciosek Eibarko harrobiko kide guztiei zuzendu zaie eta ordezkatzen dituzten koloreez "harro" egoteko eta klubaren balioak zelai "barruan eta kanpoan" erakusteko eskatu die.

"Klub bat indartsua da bere motorra, oinarrizko futbola, ondo badabil. Ni harrobiko mutila naiz eta asko baloratzen dut mutilek arlo guztietan aurrera egiteko egiten den lana. Eibar gara eta eredu izan behar dugu maila guztietan. Klubak ahalik eta gehien lan egiten du hori egunerokotasunean helarazteko".

Bestalde, Raúl del Pozok pandemian zehar harrobiko jokalari eta teknikariek egindako lana eskertu eta aitortu nah iizan du. Aurtengoa "denboraldi ilusionagarria" dela azpimarratu du, "Normaltasun erlatibora itzultzen garelako".

Jordi Torresek agerian utzi du Eibarren emakumezkoen futbolaren garapena. Emakumezkoen talde guztiak "gaztetu" egin direla nabarmendu du eta entrenatzaileen barne promozioa azaleratu anhi izan du.

Del Pozok azpimarratu duenez, harrobiko gizonezkoen taldeetako talde teknikoetako kide batzuek aurrera egin dute eta lehen taldera eta bigarren taldera pasatu dira.

Denboraldi honetarako, pandemiak eragindako geldialdiaren ostean, Eibarrek ‘Balioak Eraikitzen’ programa berreskuratuko du.

Gaur egun, Areitio Kirol Hiriaren eraikuntzaren zain, harrobiko taldeak Urko udal instalazioetan, Ipuruako Anexoan eta Betiondoko (Ermua) kirol gunean entrenatzen dute.

Eibarreko oinarrizko futboleko jokalarien %60 eibartarra eta % 72 gipuzkoarra.