Skip to main content
EU
Harrobia

Oinarrizko futbolak berriro ekingo dio jarduerari, jarduera-protokolo berri baten bidez

Harrobiko talde federatuak entrenamenduetara itzuliko dira Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak errespetatuz

Oinarrizko futbolak jarduerari berrekingo dio Eusko Jaurlaritzak abenduaren 10ean argitaratutako 44/2020 Dekretu berria eguneratu ondoren. Klubak talde federatuen entrenamenduak berrabiatzea erabaki du, egoera berria aztertu eta jarduerara itzultzea bideragarria ote zen jakin eta gero, betiere ezarritako neurriak zehatz-mehatz betez eta erantzukizun handienarekin.

Horretarako, Jarduera-protokolo bat idatzi da. Bertan, neurri berriak jasotzen dira. Beharrezkoa izango da futbolariak edo, adingabeak izanez gero, haren familiek onartzea haien sinaduraren birtartez eta lehen entrenamendua egin aurretik.

Entrenamenduak sei laguneko taldeetan egingo dira, araudi berria betez, eta bi egoitza nagusitan egingo dira, Ermuan edo Eibarren, jokalarien bizilekuaren arabera. Horrela, indarrean dagoen araudian jasotako mugikortasun-neurriei erantzun nahi zaie. Era berean, aurretik betetako gainerako neurriak errespetatuko dira, hala nola tenperatura hartzea, eskuak garbitzea, desinfekzio materiala edo aldagelen erabilera mugatua, besteak beste.