Skip to main content
EU
Fundazioa

Oinarriko mailako eta maila aurreratuko entrenatzaile-ikastaroetako aurrematrikula zabalik dago

Entrenatzaile-ikastaro ofizialak berriz ere eskainiko dira Ipuruako Prestakuntza Zentroan 2016-2017 ikasturtean.

Dagoeneko irekita dago futbol-entrenatzaileen ikastaro ofizialak egiteko aurrematrikula 2016-2017 ikasturterako. Ikastaro horiek SD Eibar Fundazioak eta Gipuzkoako Futbol Federazioak eskaintzen dituzte.

Denboraldi honetan, gainera, oinarrizko maila eskaintzeaz gain (lehengo 1. maila), maila aurreratua ere eskainiko da (lehengo 2. maila). Federazioaren ikastaro ofizial horiek eginda UEFA B eta UEFA A lizentziak lortzen dira, hurrenez hurren. Ziurtagiri horiekin entrenatzaile-lanak egin daitezke estatutik kanpo ere.

Nobedade bezala, bi ikastaroak astegun bakar batean emango dira, 5 orduko klaseekin (horiei beharrezko praktiken orduak gehitu behar zaizkie), 2016ko urritik 2017ko apirilera arte. Oinarrizko mailako ikastaroak 900 euroko kostua du, eta maila aurreratukoak 1.100 eurokoa. Bi kasuetan posible da bi epetan ordaintzea.

Matrikula online egin daiteke www.sdeibar.com/formacion webgunean, egin nahi den ikastaroa hautatuz eta dagokion formularioa betez. Edozein zalantza izanez gero, deitu entrenatzaile-eskolaren telefonora (943 463 022) edo bidali email bat fgf@escuelaentrenadores.com helbidera.

SD Eibar Fundazioak kudeatzen duen Ipuruako Prestakuntza Zentroak bi ikasgela ditu ipar tribunan, eta prestakuntza-arloko eskaintza sendotu du 2016-2017 ikasturterako. EHUrekin batera ematen den Futbol Taldeen Kudeaketa Teknikoko Adituaren ikastaroa berriz egitea espero da, eta beste prestakuntza-jarduera batzuk ere antolatu dira. Era progresiboan emango da horien berri.