Skip to main content
EU
Kluba

Oier Oregi (Gogortuz Fisioterapia Zentrua), jokalarien tratamendurako kanpo kontsultari berria

Oier Oregi espezialista, Soraluzeko Gogortuz Fisioterapia Zentruaren jabea, denboraldi honetatik aurrera SD Eibar-en kanpo kontsultaria izango da talde armaginaren jokalarien tratamendu fisioterapeutikorako.

Bere kontsultan, ekipamendu espezializatua duenez, klub eibartarraren zerbitzu medikuak bertara deribatu ahal izango ditu tratamendu espezifikoekin osatuak izan behar duten tratamenduak.

Modu honetan, Eibar-ek, jokalariei eskaintzen dien bere fisioterapia zerbitzua osatu ahal izango du. Oier Oregik esperientzia badu Eibar-en, 2000-2001 eta 2005-2006 denboraldietan taldeko fisioterapeuta izan baitzen.