Skip to main content
Harrobia

Ohorezko Kadeteak denboraldi-aurrea hasi du

Jokin Aranbarri izango da taldeko entrenatzailea

There are no reactions yet. Be the first!

Ohorezko Kadeteak aste honetan ekin dio denboraldi-aurreari. Jokin Aranbarri entrenatzaileak eta Jon Zabala laguntzaileak lehen urtea izango dute klubean Azkoitiko Anaitasunean aritu ondotik. Gainera, Aitor Martinez prestatzaile fisikoa eta Kepa Martin eta Javi Izagirre atezainen entrenatzaileak izango dituzte alboan. Beste denboraldi batez, klubeko lehen urteko Kadetea lurraldeko kategoria gorenean lehiatuko da. Horrela, urtebete zaharragoak diren jokalarien aurka lehiatuko dira, horrenbestez, denboraldi gogorra izango dute aurretik.

SD Eibar taldeko Ohorezko Infantil kategorian jarraituko dute jokalari hauek: Andoni Gisasola, Mikel Fernandez, Iker Davila, Haitz Lopez, Jon Gorrotxategi, Julen Maguregi, Jurgen Blazquez, Unai Egaña, Yeray Navas, Joseba Gil, Alejandro Mentxaka, Gaizka Cortes eta Pablo Santiago. Klubeko diziplinan sartuko dira: Ander Urreta eta Asier Rodriguez (UDA), Mikel Lopez eta Ibon Yañez (Iurretako), Oier Azkoitia (Ermua) eta Gorka Arizaga (Arrasate).

Hauek izango dira denboraldi-aurrean zehar Ohorezko Kadeteak jokatuko dituen adiskidantzazko partidak:

  • Abuztuak 24: Alaves “B” – SD Eibar OK
  • Abuztuak 27: Amaikak Bat CLV – SD Eibar OK
  • Abuztuak 31: SD Eibar OK – SD Logroñes
  • Irailak 3: Lekeitio Torneoa
  • Irailak 9: Hiruko torneoa Elorrio eta Ariznabarrarekin.