
Kluba
Obrak Ipuruako Mendebaldeko eta Hegoaldeko tribunetan ekainean
Eserleku guztiak aldatu eta komunak berrituko dira
SD Eibarrek hainbat obra gauzatuko ditu ekainean Ipuruako Mendebaldeko eta Hegoaldeko tribunetan bere abonatu eta zaletuei zerbitzu onena emateko.
Ekintza hauen bitartez 3.071 eserleku eraisgarri berri ezarriko dira (1.860 Hegoalde tribunan eta 1.211 Mendebaldekoan), Iparralde eta Ekialde tribunetan dauden antzekoak.
Gainera, Mendebaldeko tribunan komun berriak ezarriko dira eta Hegoalde tribunakoak egokituko dira.
Gauzatuko den beste obra bat Hegoalde tribunako maila eta eskilaren aldaketa izango da.