Skip to main content
EU
Kluba

Nutrizioa eta futbolari buruzko Udako Ikastaroa egin da Ipuruan

Hizlari nabarmenek hartu zuten parte SD Eibar Fundazioak eta EHUk antolatutako jardunaldian

Ipuruako Iparraldeko Tribunak ‘Nutrizioaren balioa futbolariaren entrenamendu kargan’ izeneko ikastaroa jaso zuen ekainaren 7an SD Eibar Fundazioak eta EHUk antolatuta.

Futbol zelai batean eskaintzen den ezaugarri honetako lehen ikastaroa da eta 150 ikasle bildu ziren bertan.

EHUren aldetik Udako Ikastaroak beste herri batzuetara zabaltzea da helburuetako bat, bertan lantzen diren gaien inguruan gogoeta egiteko.

Ikastaro honen inguruan, zehazki, SD Eibarrek bere ingurune sozialean eta EHUrekin egiten duen lana balioan jarri nahi izan du hezkuntza erakundeak.

Mediku, nutrizionista, prestatzaile fisiko eta ariketa fisiko eta kiroleko adituek osatu dute hizlarien zerrena. SD Eibar, Athletic Club, FC Barcelona, Atletico de Madrid, eta EHUko Kirol eta Hezkuntza Fisikoko Sailetik etorritako hizlariek kirol-nutrizioan dauden berritasun eta gakoei, eta hauek entrenamendu eta lehiaketetan duten eraginari buruz hitz egin zuten.

Julio Calleja EHUko Kirol eta Hezkuntza Fisiko Saileko Irakasleak eta Alberto Fernandez SD Eibarren Mediku-Zerbitzuen Arduradunak antolatu zuten ikastaroa, eta bertan Toni Caparros NBAko Memphis Grizzlieseko prestatzaile fisikoa, Juan Jose Morilla AS Monaco FCko nutrizionista eta Juan Antonio Corbalan saskibaloi jokalari ohia izan ziren.