Skip to main content
EU
Fundazioa

Erronka berria Eibarreko taldearentzat LaLiga Genuinen

Asteburu honetan denboraldiko hirugarren kontzentrazioan parte hartuko du Lezaman

LaLiga Genuinen parte hartzen duen SD Eibar Fundazioaren taldeak erronka berri bat du asteburu honetan, denboraldiko hirugarren kontzentrazioan Lezamako instalazioetan parte hartuko baitu.
Tarragonan (azaroak 11-13) eta Bartzelonan (otsailak 17-19) egon ondoren, LaLiga Genuine Santander Athletic Cluben instalazioetara joango da.
Eibarrek Tarragonako Nastic (larunbata, 12:00etan), Oviedo (larunbata, 18:30ean) eta Vila-real (igandea, 11:00etan) izango ditu aurkari.
LaLiga Genuineko txapelketak hiru kontzentrazio gehiagorekin jarraituko du denboraldi amaieran: Vigon apirilaren 14tik 16ra, Burgosen maiatzaren 12tik 14ra eta Vila-realen ekainaren 9tik 11ra.