Skip to main content
EU
Kluba

Ohar argigarria Numancia-Eibarko sarrerei buruz

Azken jardunaldi honetako partiduaren inguruan sortu de sarreren eskaera dela eta, jakinarazpen txiki bat egingo da.

Premier Bidaietatik, jakinarazten da C.D. Numancia eta S.D. Eibarren arteko partidurako sarreren inguruan, hainbat neurri hartzea erabaki dela. 

Sortu den eskaerarekin, hiru autobusetan ixtea erabaki da desplazamendua. Desplazamendu honetan apuntatuta dauden pertsona guztiak, sarrera ziurtatuta izango dute.

Soberan geratzen diren beste sarrera guztiekin, gutxigorabehera 375en erdia, salmenta orokorrera zuzenduko dira, bi sarrera pertsonako mugapenarekin.

Honekin batera, klubak beste 200 sarrera eskatu dizkio C.D. Numanciari, sortu den eskaera asetzeko asmoaz. Sarrera hauek, Tribunakoak dira eta 30 euroko prezioa daukate, talde numantziarrak ezin izan baitu aurreko zonalde berdineko sarrerak berriro bidali.