Skip to main content
Lehen Taldea

Nolaskoain: “Etxean indartsuak gara eta ezin digute punturik ihes egin”

Eibarreko jokalariak nabarmendu du taldea “ilusioarekin erta gogoarekin dagoela” igandean “aurrerapauso bat emateko”

There are no reactions yet. Be the first!

Peru Nolaskoainek ziurtatu du “etxean indartsu gaudela eta ezin digutela punturik ihes egi”
Gaur Atxabalpen egindako entrenamenduaren ostean emandako prentsaurrekoan, Eibarreko erdilariak azpimarratu du “taldea ilusioarekin eta gogoarekin dagoela” igandean talde armaginak Ipuruan Cartagenaren aurka 18:30etik aurrera jokatuko duen partidan “aurrerapauso bat emateko”.

ILUSIOA
“Talde gogor bat gara eta uste dut igandean ondo erantzungo diogula daukagun partiduari. Igandeko partidua oso inportantea da. Partidu asko geratzen dira, baina astetik astera egin behar dugu lana. Ilusioarekin ta gogoarekin dago taldea”.

 IPURUA

“Oso eroso sentitzen gara Ipuruan gure jendearekin. Uste dut indartsuak gara hor eta helburua argi daukagu zein den igandean, irabaztea, eta berriro dinamika onean sartzea”.


CARTAGENA
“Dinamika txarrean sartzen zarenean, ez zaizkizu gauzak ateratzen eta badirudi ezin duzula irabazi, beraz, gogotsu etorriko dira. Niri gustatzen zait daukaten taldea; izan ere, han galdu egin genuen, irabazten hasi ginen eta markagailuari buelta eman zioten. Igandean irabazteko, konfiantza berreskuratzeko eta irabazten jarraitzeko beste pizgarri bat da”.


EGOERA PERTSONALA
“Pixka bat kostatu zitzaidan talde trinko batean sartzea, iaz oso denboraldi ona egitetik zetorren bloke batean. Kostatu zitzaidan sartzea, baina banekien nora nentorren, jakin izan dut nire lekuan egoten, momentuaren zain egoten, eta nik uste dut ondo aprobetxatu dudala eta gauzak onera joan dirala”.