Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Nolaskoain, Eibarren bederatzigarren fitxaketa

Zumaiarra Athletic Clubek utzita dator

Peru Nolaskoain (Zumaia, 1998) SD Eibarrek 22/23 denboraldirako  bederatzigarren fitxaketa da. Gipuzkoarra Athleticek utzita dator aurtengo denboraldirako.

Nolaskoainek aurreko denboraldiaren lehen erdia jokatu zuen talde zuri-gorrian, eta bertan hiru partida jokatu zituen, neguko merkatuan Amorebietari utzita joan zen arte. Urdinekin 17 norgehiagoka jokatu zituen.

Atzeko lerroain zein zelai erdian molda daitekeen jokalaria da, eta bihar bere taldekide berriekin batera Atxabalpeko lan saioan izango da.