Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Noko Matlou, Esperanza Pizarro eta Valentina Morales haien selekzioekin bidaiatuko dute

Hegoafrikarrak Tanzaniaren aurka jokatuko du olinpiada-aurreko txapelketan eta Uruguaiekoek Ekuadorren aurkako bi lagunarteko partida

Noko Matlouk Hego Afrikako selekzioarekin bidaiatuko du beste behin. 'Banyana Banyana' selekzioa berriro ere bilduko da Tanzaniaren aurkako aurre-olinpiadetako torneoa jokatzeko, joan eta etorriko formatuan. Otsailaren 19tik 28rako paroian bilduko dira selekzioak. Joaneko partida 23an jokatuko da, ostirala, eta itzulikoa 27an, asteartea.

Esperanza Pizarro eta Valentina Moralesek Uruguaiko selekzioarekin bidaiatuko dute Ekuadorren aurka bi lagunarteko partida jokatzeko. Uruguaieko selekzioak ere 19tik 29ko paroian bilduko ditu bere jokalariak, Montevideon. Partidak 24ean eta 27an jokatuko dira.