Skip to main content
Kluba

Noko Matlou, emakumezkoen talderako fitxaketa berria

There are no reactions yet. Be the first!

Noko Matlou jokalari hegoafrikarra emakumezkoen lehen taldeko fitxaketa berria da. 35 urte ditu Matlouk, atzelaria da, eta 2008an bere herrialdeko jokalaririk onena izendatu zuten. Hegoafrikako First Touch taldetik dator, eta hurrengo egunetan Iker Dorronsoren aginduetara egotea espero da.