
Noeliak, Nokok, Honokak eta Camposek armaginak izaten jarraituko dute
SD Eibarreko emakumezkoen lehen taldeak lanean jarraitzen du datorren denboraldiari begira, eta Noelia Garcia, Noko Matlou, Honoka Yonei eta Ane Camposen kontratu berritzeak itxi ditu.
Noeliak, Nokok eta Honokak denboraldi baterako sinatu dute, 2023ko ekainera arte, eta Ane Camposek 2024ra arte.
Noelia Garcia (Igualada, 1992) duela bi denboraldi iritsi zen Eibarrera AEM Lleidatik. Atezain katalanak zazpi partida jokatu zituen bere lehen denboraldian, belaunean lesio larria izan zuen, eta azken denboraldian bederatzi partida jokatu ditu.
Noko Matlou (Moletji, Hegoafrika, 1985) 20/21 denboraldian iritsi zen talde armaginera bere herrialdeko First Touchetik. Atzelariak 22 partida jokatu ditu azken denboraldi honetan. 2008an bere herrialdeko jokalari onena izendatu zuten.
Honoka Yonei (Chiba, Japonia, 1999) 2018an iritsi zen Eibarren Japoniako FA Academy-Fukushimatik, eta hurrengoa bosgarren kanpaina izango du talde armaginean. Erdilari japoniarrak 10 partida jokatu ditu azken denboraldi honetan.
Ane Camposek (Getaria, 1999) hirugarren denboraldia egin du Eibarren. 19/20 iritsi zen Realetik. Gipuzkoarrak 25 partida jokatu ditu azken denboraldi honetan.
Noelia, Noko, Honoka eta Camposen berritzeak duela egun batzuk iragarri ziren Sheila Elorza eta Arene kapitainen berritzeei gehitu behar zaizkie.