Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Noelia, Jujuba, Noko eta Kenni izango dira armaginak 2024ko ekainera arte

Lau jokalariek kontratua berritu dute Eibarren emakumezkoen lehen taldearekin

Noelia Garcia, Jujuba Cardozo, Noko Matlou eta Kenni Thompson jokalariek kontratua berritu dute 2024ko ekainera arte.
Lau jokalari horiek, Lehen Mailara igotzea lortu duen taldeko kideak, ekainaren 30ean amaitzen zuten kontratua eta beste denboraldi batez luzatu dute.
Noelia atezaina, Noko eta Jujuba defentsak eta Kenni erdilaria pieza garrantzitsuak izan dira Yerai Martinek entrenatutako taldean.