Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Noelia García: "Daramagun dinamika ona mantentzea izango da gure larunbateko helburua"

"Taldea konfiantza handiarekin dago eta ilusio handiz aurre egingo diogu derbi honi" esan du Noeliak

Noeliak prentsaurrekoa eskaini du larunbatean Realaren aurka Ligako hamaseigarren jardunaldia jokatu aurretik. Neurketa larunbatean jokatuko da 11:00tan Unben.

Eibarreko atezaina larunbaten jokatu beharreko derbiaren inguruan mintzatu da. “Taldea konfiantza handiarekin dago eta ilusio handiz aurre egingo diogu derbi honi”, esan du. Larunbateko neurketari begira “dinamika onari eustea izango da gure helburua” aitortu du. 

Aurkariaren inguruan ere mintzatu da Noelia. “Realari baloia edukitzea gustatzen zaio eta posesioen bitartez gu menderatzen ahaleginduko dira”. Hara ere, “guk hiru puntuak etxean geratzea nahi dugu” esan du. Horretarako, eta “beti egiten dugun bezala gure erara jokatuko dugu, lehiakorrak izanez eta lan handia eginez”.   

Jokalari armaginak taldea ematen ari den mailari buruz, “bagenekien liga hau zaila izango zela eta badakigu bukaerara arte sufritu beharko dugula” esan du. Hala ere, “gure estiloa dugu, lehiakorrak gara eta talde bezala jokatzen dugu beti, eta horrek posible egin du momentu honetan 20 punturekin egoteak” aitortu du Noeliak.