Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Nerea Gantxegi: “Lehen minututik bukaera arte gogor aritu behar dugu eta talde moduan jokatu behar dugu, eta hori da egingo duguna”

“Larunbatean garaipena lortu genuen eta horrela jarraitu behar dugu”, adierazi du jokalari armaginak

Nerea Gantxegik prentsaurrekoa eskaini du larunbatean Real Betisen aurka Ligako 29ª jardunaldia jokatu aurretik. Neurketa larunbatean jokatuko da 11:00tan Felipe del Valle futbol zelaian.

Jokalari armagina larunbatean taldeak lortutako garaipenaren inguruan mintzatu da. “Lehen minututik bukaera arte gogor aritu behar dugu eta talde moduan jokatu behar dugu, eta hori da egingo duguna”, esan du. Zentzu horretan, eta taldea nola ikusten duen galdetuta, “taldea oso batua ikusten dut, denek helburu berdina daukagu eta gogor ikusten dut taldea hurrego partidei aurre egiteko”, aitortu du jokalari armaginak.

Taldeak Santa Teresaren aurka jokatutako partida ere aztertu du. “Galtzeak tristura eman zigun, gure mailako talde bat delako eta puntuatzeko asmoa genuelako”, aitortu du. Hala ere, “neurketa horren ostean taldea estutu egin da, larunbatean garaipena lortu genuen eta horrela jarraitu behar dugu”, adierazi du.

Gantxegik taldeari garaipena eman zion gola sartu zuen joan den larunbatean UDGTeneriferen aurka eta Eibarrekin Primera Iberdrola Ligan gola sartzen duen lehen jokalari eibartarra bilakatu da. Honen inguruan galdetuta, “oso pozik nago, oso sentimendu ona izan nuen momento horretan eta oso harro nago”, adierazi du jokalari eibartarrak.