Skip to main content
EU
Kluba

Nerea Gantxegi eta Asier Riesgo, Gipuzkoako Foru Aldundiak indarkeriaren aurka eta kirolaren balioen alde egindako kanpainaren protagonistak dira

Eibar KE-ko Nerea Gantxegi eta Asier Riesgo jokalariak dira, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiak indarkeriaren aurka eta kirolaren balioen alde egindako kanpainaren protagonistak. «Haka» original baten bidez, Gipuzkoako neska-mutilek «gozatzeko eta gozatzen uzteko» eskatuko diote harmailari partidu bakoitzean.

Gipuzkoako Foru Aldundia kezkatuta dago kirol zelaietako harmailetan izan diren oldarkortasun eta indarkeriazko gertaerengatik, eta beharrezkotzat jotzen du gizarteak horrelako jokabideak gaitzestea, bereziki, eskola kirolean, haren funtsa balioen araberako heziketa baita. Kirola haurren heziketaren atal oso garrantzitsu bat da, eta, beraz, kirol praktikak jolastera, ongi pasatzera, ikastera eta parte hartzera bideratua izan behar du.

Horiek oinarri hartuta, Kultura eta Kirol Departamentuak kanpaina bat abiarazi du kirolean izaten den indarkeriaren aurka; gizarte osoak partekatu dezakeen mezu baikor baten bidez, balioetan jartzen du arreta, eskola kirolean parte hartzen duten haurrek kirolaz gozatzeko duten eskubidea ardatz hartuta. Eee!ntzun ekimenak eskola kirolean parte hartzen dute haurrak protagonista bihurtu nahi ditu, partiduetara joaten direnei harmailetan goza dezaten eta arbitro, entrenatzaile nahi jokalarien aurkako jokabide oldarkor eta biolentoak alboratu ditzaten eskatzeko.