Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Nerea Abancensek 2022ra arte armagin izaten jarraituko du

Pasaiako atzelaria pozik eta ilusioz beteta azaldu da renobazioarekin

Nere Abancens Napo-k 2022ko ekainaren 30ra arte luzatu du kontratua Eibarrekin. 33 urteko Pasaiako aurrelaria 19/20 denboraldian iritsi da talde armaginera, ia bizi osoa Oiartzunen egin eta gero.  

Napo pozik eta ilusioz beterik azaldu da bere renobazioa dela-eta, eta hurrengo denboraldian taldea Iberdrola Ligan arituko delako. "Oso pozik sentitzen naiz, Klubak neregan konfidantza duela erakusten didalako, eta eskerrak eman nahi diot. Hurrengo denboraldiari begira, ilusioz eta sakrifizioz denboraldi polita egiten ahaleginduko gara, eta zaleak disfrutarazten saiatuko gara".