Skip to main content
EU

Nati Cano, Eibarren emakumezkoen taldearen lehen fitxaketa

Natividad Cano, (Mallorca, 2003) emakumezkoen taldearen lehen fitxaketa.

Mallorcako jokalaria aurrelaria da eta erasoko beste postu batzuetan ere jokatu du.

Joan den denboraldian Atletico Balearen taldean aritu zen (Bigarren Federazioa). Bertan 1.906 minutu jokatu zituen eta 12 gol sartu zituen.

Nati Canok hurrengo hiru denboraldietarako sinatu du.

Ongi etorri Nati!