Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Nanok Levante utzi eta Gijongo Sportingen jokatuko du denboraldia amaitu arte, Eibarrek utzita

Talde asturiarrak Tenerifeko aurrelaria erosteko aukera izango du denboraldia amaitzean

UD Levanten Eibarrek utzita jokatzen ari zen Alexander Mesa, Nano, Sportingen arituko da denboraldi amaierara arte, eta talde asturiarrak jokalaria erosteko aukera izango du denboraldia amaitzean.


Nanok 11 neurketa jokatu ditu Levanterekin, 378 minututan, baina ez zen gehiegi jokatzen ari eta Eibarrek eta Levantek elkarrekin zuten hitzarmena bertan behera utzi dute. Era berean, Eibar eta Gijongo Sporting akordio batera iritsi dira, eta Tenerifeko 22 urteko jokalaria talde asturiarrean arituko da utzita denboraldi amaierara arte. Sportingek, gainera, jokalaria erosteko aukera izango du.