
Lehen Taldea
Nano Mesak denboraldi batez utzita jokatuko du CD Tenerifen
Aldeen arteko akordioak Tenerifeko taldearen jokalaria erosteko aukera barne hartzen du denboraldi amaieran
SD Eibarrek eta CD Tenerifek akordioa itxi dute aurrelaria Kanarietako taldean aritzeko. Nano Mesak utzita jokatuko du 2019ko ekainera arte eta denboraldi amaieran Tenerifek jokalaria erosteko aukera izango du.
Alexander “Nano” Mesa (San Cristóbal de La Laguna, 1995) 2016ko udan heldu zen Eibarrera, CD Tenerifetik, hain zuzen ere. Bere lehenengo denboraldian armagin bezala sei partida jokatu zituen Ligan (gol 1) eta beste bost Errege Kopan (gol 1).
Iaz Levante eta Sporting Gijónen utzita aritu zen.
SD Eibarrek bi denboraldi hauetan zehar izan duen dedikazioa eskertzen dio eta onena opa dio jomuga berrian.