Skip to main content
EU
Kluba

Moussa Traore atezaina fitxatu du Eibarrek, eta filialean arituko da

CD Vitoriaren bigarren taldetik dator, eta Eibarko filialarekin lan saio batzuk egin ditu

Eibarrek Moussa Traore atezaina fitxatu du bere filialerako, denboraldia amaitu arte. Moussa Traore Vitoriako bigarren taldetik dator, Preferentetik, eta behin baino gehiagotan entrenatu da CD Vitoriako lehen taldearekin. 

Moussa Traoreren fitxaketarekin CD Vitoriaren harrobiko lana saritzen da. Izan ere, Traore izango da Vitoriatik Bigarren B Mailako filialera jauzi egiten duen lehen jokalaria. 

Moussak Markel Areitio eta SD Amorebietan utzita eta neguko merkatu honetan itzuli den Jon Mikel Magunagoitia izango ditu atezain lagun.