Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Miriam Rodríguez ‘Kuki’-k 2022ra arte berritu du kontratua

Jokalari armaginak beste bi urtez luzatu du klubarekin lotura

Miriam Rodríguez ‘Kuki’-k 2022 urtera arte sinatu du kontratu luzapena Eibarrekin. Talaverako aurrelariak beste bi urtez jarraituko du klubean eta Liga Iberdrolan jokatuko du datorren denboraldian.

Kuki 2019ko udaran iritsi zen Fundación Albacete taldetik. Bertan azken bi urteak eman zituen. Eibarren egindako lehen urtean, lesioak tarteko 13 neurketa soilik jokatu dituen arren, 7 gol egin ditu elastiko gorri-urdinarekin.