Lehen Taldea
2024 urtean zendu direnei omenaldia, larunbatean
Eibarrek isilunea egingo du larunbatean, Granada CFren aurkako partidaren aurretik, urte honetan zendu direnen omenez
Hurrengo partidaren aurretik, Eibarrek Granada CF hartuko duen asteburu honetan, isilunea egingo da urtean zehar zendu direnei omenaldia egiteko. Izan ere, larunbatean 14:00etan jokatuko den hurrengo partida hau 2024an jokatuko den azkenengoa izango da.